Behar bizia

10.00 

2018ko Urrian ELKAR estudioetan Victor Sánchez-en
ardurapean grabatutako 9 doinu. Bill Evans-en “Show Type Tune” ezik Alberto
beraren konposizioak denak. Irekieran, itxieran eta
erdialdera tartekatutako hiru interludioen artean, 6 pieza luze. Lasaitasunez
dastatu beharrekoak. Albertorekin batera, Alejandro
Mingot
(abangoardiako giroetan hazitako gitarra zorrotza), Kike Arza (era guztietako abenturatan
aritutako baxu bikoitza) eta Dani
Lizarraga
k (Lurpekariak, Broken
Brothers
edota Javier Lopez Jaso
& Marcelo Escrich
eta beste hamaika direla, beti sostengu emateko prest
dagoen bateria malgu bezain sendoa) osatzen duten laukote eta Chris Kase-ren tronpetak han eta hemen
egiten dituen agerpenen arteko elkarrizketa, elkarbanatzea eta komunikazioa
bere aberastasun osoan hausnartu ahal izateko. Janzkera eta ehundura dotore,
leun eta patxadatsuaren atzean dihardun suaren maite-garra sumatu ahal da
orduan eta plazer osoz, gar horiekin bat egiteko gonbiteari baietza eman ere.

Entzun : Elur Bustia

 

Disc Type: CD
Publication date: 2019/03/12
Related Products by Artist
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com