BE

10.00 

Diskoari sarrera egiten dion Azkenengo Waltza gaian Hasier Oleaga bateria jotzaileak Mikel Laboa du gogoan, harekin batean lan egin baitzuen Iñaki Salvadorren eskutik. Piel de Gallina gaian Jordi Bonell hartzen du eredu, En el fondo gaian dei egiten die Wilco, Jeff Buckley eta Radioheadi, barearen eta ekaitzaren arteko orekari eutsiz, eta Stabat Mater eta The Oxcart –Bydlo- gaietan apaingarririk gabe moldatzen dituzte Giovani Battista Pergolesiren unibertso barrokoa eta Músorgski intuitiboenaren obra. Dena naturaltasun osoz uztartzen da.

 

Jorge Abadías gitarra jotzaileak itxuratzen du jarraitu beharreko bidea, elkarrizketa harmoniatsua, abstraktua bezain ederra, Aritz Luzuriagari eta Oleagari beren adarretatik egiteko aukera ugari eskaintzen diena. Errepertorioaren parte handi bat hark idatzia da, ondo zehaztuta dago eta haren ukituak agerikoak dira hartan, baina nabariak dira, era berean, Pat Metheny, Dani Pérez, Neals Cline eta ezin saihestuzko Kurt Rosenwinkelen kutsuak.

 

Ikuspuntu orokorraren modernotasuna ez da eragozpena Nevermind Triorentzat une jakin batzuetan swing bezalako musika moldearekin bat egiteko, esate baterako El reclamo del amo gai irrigarrian; izan ere, Blind Melon bera gogorarazten digu, melodiari gailentzeko xedean borrokan ari dena apaingarririk gabeko groove horrekin.  

 

Disc Type: CD
Publication date: 2011/12/01
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com