Bidean

10.00 

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975)
hezkuntza klasiko sendoko pianojolea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso
fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea
nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta
egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza
zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune
osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea,
funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz
gozatzea. Eta hala erakutsi nahi izan digu, “Bidean” izeneko bere lehen disko
honetan. Bidea baita Aranek bere karrera ulertzeko duen modua, etengabeko
ikasketa prozesua, musikaren hizkuntza eta espresiobide guzietatik edanez
lanerako inspirazio eta erreminten bila. Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba
Loinaz
-en (baxua)  ekarpen
soilaz, 8 abesti originalez osatutako bilduma hau bide horren lagin bat
bihurtzen da, ez haserakoa ezta bukaerakoa ere, azken helmugarik ez baitago,
perfekzio teknikoa ez da posible ezta beharrezkoa ere, emozioen espresioarako
lagungarri ez bada. Unean unekoak behar dute helburuek, une horretako emozioen
azalarazte eta elkarbanatzeak. Horixe baita disko honen gakoa, Aranen pianoa da
beti protagonista nagusia eta bere lirismo zoragarriak lehen unetik liluratzen
baldin bagaitu ere, azalarazten duen nolabaiteko pop sentsibilatea da erabat hunkitu
eta katigatzen gaituena azken unerarte. Bere bide horretan lagun, bere emozioen
partaide.

Disc Type: CD
Publication date: 2019/07/03
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com