The Last Port Sessions

  Disko honen sustraiak Blues eta Rock
estiloetan daude finkatuak, eta genero horretako gitarrajole handien lanean
oinarritzen da, Aitor Badiolaren zigilu pertsonalarekin eta ozendurarekin, ez
baitio beste iturri askotatik hartzeari uko egiten, taldeko kideen batetik
bestera aldatzeko erraztasunari esker.

 

 

  “Tren
geltokiko bluesa
” dugu legen erakusgarria. Shuffle eta funk artean dabiltza,
Bonamassa onenaren arrasto argiekin, gitarraren riffetik abiatuta. 

  “Sunday
morning
” egitura gospel baten eta pop harmonien arteko konbinazio perfektua
da. “Etorkizunari begira” abestian,
berriz, taldea Blues Rock indartsuenera itzultzen da, eta jazz-aire bikainekin mugitzen
da funkean, Antxon Sarasuak pianoan egindako lanak aipamen berezia merezi duela.

  “Itzalen
itsasoa
”k agerian uzten du Armendariz- Zulaika tandemaren sendotasuna atal
erritmikoan.

Lowell Fulsonek ospetsu
bihurtutako “Reconsider baby
klasikoaren birsorkuntzaren bidez hartzen du forma organo soloa eta blues
tradizionala lagun.

  “Zeru
more
”k, berriz, taldearen alderdirik pop eta eklektikoena erakusten digu
funk kutsu batzuekin, Oihan Lopetegi abeslariaren kolaborazioa nabarmentzen den
tempo erdian.

  “Sara”,
trantsizio instrumentalez jositako pop-klabeko balada bat, gitarra solo bikainarekin
amaitzen da, Aitor Badiolak lan honetan guztian izan duen argudio ildo beti
erabakigarriaren jarraipen gisa. 

  The
last port sessions
lan serio eta heldua da, anitza baina jatorriak
ahaztu gabekoa, bere arnasaren jabe dugula. Zazpi gai horiek, etiketak alde
batera utzita, Serious Businessek konposizio
propioetatik abiatuta bluesen eskema zaharrak berri bihurtzeko duen gaitasuna
erakusten du, euskararen bermearekin genero honetara benetako izaera eta nortasun
nabarmena ekarriz.

Disc Type: CD
Publication date: 2020/03/12
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com