Afrika ezagutu Body Mind and Soul taldearekin

27 maiatza, 2008


Body Mind & Soul taldeko kideak: Davie Luhanga (Taldeko burua eta ahotsa), Lusungu Msonda (gitarra), McEwen Manda (bateria), Michael Lusale (Baxua), Mackson Banda (perkusioa) eta
Evans Makupe (teklak).
Music Crossroads Southern Africa Zimbabwe, Mozambike, Malawi, Tanzania eta Zambiako gazte musikariak bultzatzeko xedean, herri, nazio eta lurralde mailako jaialdi/lehiaketa sorta batean oinarritzen da.
Ekimenak 15 eta 25 urte bitarteko musikari gazte afrikarrei beren musika arloko ahalmenak garatzeko aukera eskaintzen die. Musika arloko profesionalen aholkuak eta ezagutzak egiten dituzte bere, eta lanbidearen nondik norakoak ezagutzen dituzte Music Crossroads jaialdian. Era berean, aukera guztiz egokia dute beste gazte musikariak ezagutzeko, eskarmentu baliotsua edukitzeko eta sari erakargarriak –musika tresnak, grabazioak eta birak Europa, Asia eta Estatu Batuetan barrena– eskuratzeko xedean lehiatzeko.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com