ASSTRIO : as soon as posible disko berria kalean

12 apirila, 2005


Hirukote hau osatzen duten kideak musikari gazteak dira, Bartzelonan egokituak, eta estatuko klub ospetsu askotatik pasa dira azken urte hauetan :

SANTI CARETAk distira ateratzen dio sei hariko gitarrari begi ertzetik Grant Grreni begira dagoen artean. Deus ez ikustekorik izen bereko Ballcock lanari egindako ekarpenarekin, free-jazz-rockaren frankotiratzaileak. Kataluniako jazzean urratsak egiten ari diren beste gazte batzuekin elkarlanean jarduteaz gainera (Sergi Sirvent-ekin esaterako), bere taldeko aitzindaria da (Santi Careta Group).

SANTI SERRATOSAk bere lana egin ohi du talentu berrien (Libert Fortuny, Andreu Zaragoza, …) labea den Jamboreeko jam-sessions ezagunetako WTF All Stars-ekin, eta funk-jazz estiloko Groove Station zazpikoteko kidea da, non Arecio Smith-ekin batera jarduten duen.

ARECIO GONZALEZ SMITHek maila handiko hainbat proiektu ditu bere bizkarrean, eta vintage teklatuen aditu bikaina bihurtu da: Asian Food Store, The Groovy Dudes, La Fundación Tony Manero, La Kinky Beat, Groove Station… Musika beltzarekiko grinak eta groove zoroak ez dute nonahi lehertzear dagoen pianotasun handia ezkutatzen.

ZUZENEAN
ASSTRIO. Bergara. Apirilak 16
ASSTRIO. Salt( Girona ) apirilak 23 BLACK MUSIC FESTIVAL
ASSTRIO. Donostia apirilak 29 Be-Bop. 22:00


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com