ASSTRIO + LAIA CAGIGAL : Musika beroa zuzenean

8 maiatza, 2005


Benetako groove eta funk-jazz gaindosia eta errepertorio leherkaria aurkezten dute, ezustekoen kutxa, eta bertan, bere konposizioez gainera, Beatles, Stevie Wonder edo Duke Ellingtonen gaiak aurkitu ahal izango ditugu, berrikuspen guztiz bereziarekin.Diskoa, aurtengo udaberrian kaleratu dute Errabal zigilupean eta ordutik jotake ari dira han eta hemendik zuzenean.

Talde hau osatzen duten kideak musikari gazteak dira, Bartzelonan egokituak, eta Penintsulako klub ospetsu askotatik pasatakoak. Duela hilabete kaleratu zuten AS SOON AS POSSIBLE izeneko diskoa eta harrezkero zuzenean aurkezten ari dira.

SANTI CARETAk distira ateratzen dio sei hariko gitarrari begi ertzetik Grant Grreni begira dagoen artean. Deus ez ikustekorik izen bereko Ballcock lanari egindako ekarpenarekin, free-jazz-rockaren frankotiratzaileak. Kataluniako jazzean urratsak egiten ari diren beste gazte batzuekin elkarlanean jarduteaz gainera (Sergi Sirvent-ekin esaterako), bere taldeko aitzindaria da (Santi Careta Group).

SANTI SERRATOSAk bere lana egin ohi du talentu berrien (Libert Fortuny, Andreu Zaragoza, …) labea den Jamboreeko jam-sessions ezagunetako WTF All Stars-ekin, eta funk-jazz estiloko Groove Station zazpikoteko kidea da, non Arecio Smith-ekin batera jarduten duen.

ARECIO G. SMITHek maila handiko hainbat proiektu ditu bere bizkarrean, eta vintage teklatuen aditu bikaina bihurtu da: Asian Food Store, The Groovy Dudes, La Fundación Tony Manero, La Kinky Beat, Groove Station… Musika beltzarekiko grinak eta groove zoroak ez dute nonahi lehertzear dagoen pianotasun handia ezkutatzen.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com