ATERKINGS : Rock´n´rolla zuzenean

21 maiatza, 2005


Musika taldeetan (Taupada, 6Nemen9) zelanbaiteko eskarmentua zuten lagun batzuek Aterkings taldea sortu zuten Markinan, Bizkaian 2000. urtean. Inolako lotsa bariko frontman baten atzean ezkutatuta, dibertitzen dituen musika egiten hasi ziren. Bere lotura rockanrolla izanda, Labanak, A-Bones, Lyres, Cynics, The Covers, Pleasure Fuckers, Pop Crash Colapso eta hainbat talderen kontzertutan bulla montatzen arituta harremana sortu zen euren artean. Bertsio batzuk jotzeko asmoarekin elkartu ziren: Little Richard, Chuck Berry, Sonics, Wailers edo Mc5 –ri omenaldi txiki batzuk egitera. Ia ohartu barik, ezagutzera ematen hasi eta maketa grabatu zuten. Berehala zabaldu eta kontzertuak biderkatzen joan ziren.
Guztira, hamasei kanta bildu dituzte. Horietatik hamabi euskaraz;hiru, berriz, ingelesez; eta bat, azkenik, gaztelaniaz. «Kantarik gehienak egiten dituen Goikok ingelesa ere menperatzen du, eta, tarteka, ingelesezko ­edo gaztelaniazko­ bat ateratzen zaio. Beraz, horietako batzuk ere sartu ditugu, baina ez kanpoko merkatuari begira-edo ari garelako, gauzak natural-natural horrela atera direlako».


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com