AUDIENCE ETA “SECOND HANDED” URTEKO DISKORIK HOBERENEN ARTEAN

8 urtarrila, 2004


Honekin batera prentsa musikalean diskoak izan duen arrera izugarri hona izan da, hala nola, beste batzuen artean estatuko ERA MAGAZINE aldizkariak abenduko alearen portada eskeini die eta baita ENTZUN euskal aldizkari musikalak ere.Bestetik sareko MUZIKALIA aldizkari digitalak bere urteko diskorik hoberenen artean aukeratu du gernikarren “Second Handed” eta baita Audience-en zuzenekoa “urteko
zuzeneko hoberena” moduan ere. Bestetik MONDO SONORO egunkari musikalak ere
Audience-en disko berria urteko hoberen artean sartu du. Honekin batera
aipatu, pasa den abenduaren 26an taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskeinitako
kontzertua Atom Rhumba taldearekin batera. Gau zoragarria izan zen, Kafe
Antzokia jendez lepo bete zen eta taldeak kontzertu bizi eta intentsua
eskaini zuelarik. Azkenik aipatu taldea udaberri aldera Europako zenbait
lekutan kontzertuak eskeintzeko asmoa begiratzen dabilela.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com