AUDIENCE TALDEAK DVD-a GRABATUKO DU GERNIKAKO LICEO-an

21 urtarrila, 2004


AUDIENCE TALDEAK DVD-a GRABATUKO DU GERNIKAKO LICEO-an

Urtarrilak 2an eta ilunzteko 20:30etatik aurrera Audience taldeak DVD-a
grabatuko du beren herriko Liceo-an. Zuzeneko emanaldi berezi bat izango da,
berau DVD formatuan grabatuko delarik. Egun honetarako emanaldi berezi bat
prestatu dute, abesti ezberdinak, bertsioak eta era berean gonbidatu berezia
ere izango direlarik. DVD-ak ere taldearen inguruko beste zenbait material
ere bilduko ditu. Audience taldeak bide berri bat irekitzen du “Second
Handed” diskoko kantekin, beren ibilbide propioa. Osotasunez, jarreraz eta
inoiz baino biziago azaltzen delarik taldea. Kitarrak, pianoa, steel
guitar-a, tronpetak, perkusioak, giro bereziak,… hau eta gehiago aurki
dezakegu disko berri honetan. Eragin ezberdinetatik edaten duen diskoa,
hainbat lekutako etorria, bai musika mundutik zein zinematik -diskoa John
Cassavettes-i aipua eginez irekitzen dute “A woman under the influence”
abestiarekin. Dudarik gabe, talde bat, disko bat, zuzenekoa eta jarrera bat
zer esana ematen jarraituko duena. Nick Cave, Jon Spencer, Lamchop, blues
eta soul musika,…zein punk musikaren urgentzia eta rock-ak ekartzen duen
berotasun eta sendotasuna eskeintzen duen taldea.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com