BAT GEHIO : urte hasierako Euskal Herriko biratxoa

3 urtarrila, 2005


Taldea, aurreko mendearen bukaeran sortu zen Bartzelonan eta hauek dira taldekide finkoak: Julen Cobos (abeslaria), Juan Guerra (baxujotzailea), Guillermo Trujillano (gitarra), Gorka Ramírez (perkusiotan), Eneko Narbarte (gitarra) eta David Carreras (bateria).

Duela bi urte Bihar Agian, estreinuko maketa kaleratu eta azkeneko Durangoko Azokan Diaspor han izeneko diskoa aurkeztu zuten.

  1. urteari hasiera emateko Euskal Herritik bira txikia antolatu dute honako herriotan : Aretxabaletan hilaren 2an hasi ondoren, asteartean (hilak 4 ) Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian joko dute, gaueko 22:00etan; asteazkenean Donostiako Kafe Kandelan (23:00etan), ostegunean, hilak 6an, Gasteizko Hala-Bedi-ko Gora aretoan, ostiralean Andoaingo Gaztetxean eta bukatzeko, larunbatean Azkoitiko Mataderoan izango dira gaueko 22:3oetan euren kantuekin.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com