BERGARAKO OSTIRALAK ESPOLOIAN JAZZ, BLUESA ETA FUNKYAREN INGURUAN

6 ekaina, 2005


Eguraldi ona aprobetxatuz, duela bost urte hasi ziren uztaileko ostiraletan kontzertuak antolatzen Bergarako Espoloian, bertako toki atsegina, kioskoa eta jarlekuak aprobetxatuz. Hasieratik programazioa jazz eta bluesaren inguruan egin izan da eta bertatik pasa izan dira talde amateurrak zein profesionalak, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Aurtengo kontzertuak ere musikari bikainez osatutakoak dira eta hiruburuetan egiten diren Jazz makrokontzertuen hilabetean irla txikia eta gozagarria bihurtuko da Espoloia ostiraletan Debagoieneko biztanlegoarentzat.

ASSTRIO Benetako groove eta funk-jazz gaindosia eta errepertorio leherkaria aurkezten dute, tema propioak eta bertsioak tartekatuz (Duke Ellington, M. Jackson..). Eurekin batera LAIA CAGIGAL kantariarekin arituko da.

GONZALO TEJADA SPECIAL TRIO Bill Evans pianojole haundiari egindako omenaldia. Iñaki Salvador eta Mikel Anduezarekin batera.

TRES HOMBRES Jazz, Blues, Soul, Funk, Reggae, Swing, Rithm´n´blues…afroamerikar musika ardatza duen talde madrildarra.

TERESA ZABALZA 5et Iruñeako boskote honen zuzenekoetan swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com