BIDE ERTZEAN : Leidor Sessions laster kalean

28 abuztua, 2009

Emanaldia hunkigarria izan zen. Aparta. Errepikaezina. Ubeda anaiak, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena,
unerik gozoenean. Zuzeneko CD-DVD honetan, disko guztietako kantuak
daude eta baita kantu berri bat ere. Raul Lopezek zuzendu duen DVDan,
taldeari buruzko dokumental bat ere bildu da. Bertan, hamarkada honetan
taldearen ibilbidean parte hartu dutenen adierazpenak ere jasotzen dira
: idazleak (JL Otamendi, Iñigo Aranbarri, Kirmen Uribe), musikariak
(Gorka Urbizu), ekoizleak (Kaki Arkarazo)…

Lan honetan taldearen hamarkadari errepaso egiten diote eta bere
ibilbideari garantiza izan duten kantuen bermoldaketa entzuteko aukera.

CD aeta DVDa irailean kaleratuko dira eta urrian hasiko dira zuzenekoak eskaintzen.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com