BIDE ERTZEAN : Pop esanguratsua taula gainean

23 otsaila, 2007


Non dira, Bide Ertzean taldearen seigarren diskoa da. Horretan, Jon eta Imanol Ubeda anaiek ­Karlos Aranzegi bateria-jotzailearekin, Fran Iturbe gitarra-jotzailearekin eta Joserra Senperena pianistarekin batera­ gaikako lan bat egin dute. 36ko gerran dago oinarrituta, eta horrela, memoria berreskuratu nahi izan dute.
Bai musika, bai hitz guztiak propioak dira. Testuak garrantzi handia du eta horregatik nahiko kantu biluziak dira, oinarrikoak, eta pop-a eginez, folk mundura hurbildu dira batzutan.
Dena den, taldeari askotan lotzen zaion akustikotasunak beste forma elektriko eta indartsuagoak hartzen ditu zuzenean. Laukote zein boskote moduan entzulegoa disfrutatzeko aukera garbia.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com