BIDE ERTZEAN taldeak disko berria grabatu berri du

20 abuztua, 2004


Udaberrian hasitako disko berriaren grabazioa bukatu berri du BIDE ERTZEAN talde gipuzkoarrak.

Ubeda anaiek zuzendutako taldeak,Andoaingo Garate estudioan grabatu du euren diskogintzako bostgarren diskoa izango dena.

Bertan hasieratik dagoen laukoteaz gain Joserra Senperena pianojotzailearen laguntza izan dute

Taldearen ondoan ekoizpen lanetan Kaki Arkarazo teknikaria eta musikaria izan da oraingoan ere.

Diskoa, 2004ko iraila.urriaren bitartean kaleratuko da ESAN BARE izenburupean.

1998ko urrian 5 kantuko maxi batekin taldearen ibilbidea estreinatu ondoren, beste hiru disko luze kaleratu izan dute urte hauetan :

Zure minari, Grisa eta Maite Out.

Beti laukotea izanik, disko edota zuzenekoetan hainbat kolaboratzaile lagun izan dituzte. Besteak beste : Ruper Ordorika, Mikel Erentxun, Labrit, Joserra Senperena, Jose Luis Otamendi, Iñigo Aranbarri…

Honetan Maite Out diskoan markatutako bidetik jarraitzen dute, egun euskaraz kantatzen duen POP talderik garrantzitsuenetakoa dela erakutsiz


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com