BILL EVANSek itxiko du DEBAJAZZ jaialdia

4 urria, 2005


Bill Evansek ia ez du aurkezpenik behar: bere ibilbideak azken 20 urteotako jazz-funkaren saxo tenore sasoikoenen artera eraman du. Miles Davisek berak bere taldera bildu zuen 80. urteetan, Miles beti egoten baitzen adi bere musika gaztetu zezaketen gazte baliotsuak erakartzeko. Eta harrez gero behin eta berriz lagundu die John MacLaughlin eta Randy Brecker bezalako musikari garrantzitsuei. Azken lanok Bill Evans estiloak biltzeko ahaleginetan ari dela erakusten digute, jazza bezala soula eta countrya hartzen baititu aintzakotzat, eta emaitzak bikainak direla esan behar dugu.

ZAFARI PROJECT : Marta Sanchez pianoa, Julio Botti saxoa, Francisco Lopez kontrabaxua, Hasier Oleaga bateria

SARRERAK : Aurretik (15€): EIBAR(Katukale), BERGARA (Zuhaizti, Bilintx), ELGETA (Espaloia), SORALUZE(Gaztelupe),
Takillan(18€)


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com