Bizi berri baten gezurra

15 urtarrila, 2024

Musika talde bat beste askoren artean nabarmentzeko baliagarriak izan daitezke koherentzia, benetakotasuna eta abesti handiak egiteko ohitura. Baina soinu propioa lortzeko eragintza nagusitzat bluesa erabiltzea eta estiloaren kategoriara igotzea arrakasta handia da zalantzarik gabe, bakan batzuentzat bakarrik gordetako arrakasta. Horretara iristeko ezinbesteko osagarriak dira lana,  atrebentzia eta sinismena.

Goierrin, moda eta aldiko joeretatik urrun, sortu zen StarBlues 2010ean, bere proposamena funtsezko bi zutabetan oinarrituz: bluesaren eta rockaren esentziak musikan eta euskararen edertasuna hitzetan, garrantzi berezia emanez letragintzari. 2013an Amets gaizto bat lehen singlea argitaratu zuen, 2016an Gu geu izeneko lehen lan luzea, 2020an Hitz gatibuak sonatua bigarrena. Geroztik, eta eskifaian hainbat aldaketa egin ondoren, Jon Barreros gitarrajole eta abeslaria buru duen banda hau sendotu egin da bere hirugarren lanerako, Mikel Atxega hartuz baxuan (Bazegoen “Hitz gatibuak” diskan), Yon Labayen teklatuetan eta Unai Lopetegi baterian eta perkusioetan. Barrerosen zuzendaritzapean, zirkuituan erreferente bihurtu den taldea dugu Starblues, proposamen original eta jatorrenetako bat bihurtu da panoraman eta, zalantzarik gabe, euskaraz abestutako bluesaren adierazle nagusia.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com