Bluesaren errepidean sendo, disdiratsu eta oldakor

5 azaroa, 2012

 

Blues & Decker ez da ohiko blues talde bat, soinu klasiko eta tradizional bati atxikitzea helburu duten horietakoa, ezta bluesaren kantu zahar ezagunak bere erara moldatzearekin konformatzen diren horietako ere. Lau taldekideak gidatzen dituen izpiritu edo gogoa lotuago dago bluesa bereganatu edo “lapurtzearekin”, eta hori agerian uzteko Stealin’ the blues izenburua jarri diote beren lehen grabazioari.

 

Gustavo Pérez (ahotsa eta gitarra erritmikoa), Ludwig Molina (bateria), Kike Cuetos (baxua) eta Guzmán Lanza (gitarra bakarlaria) 2009. urtean elkartu ziren, blues klasikotik eta haren aldaeretatik abiaturik entseatzen hasteko. Denbora igaro ahala estilo gogorrago batera jo zuten, blues-rock izenda genezakeena, zeinean taldekide guztiak eroso sentitzen diren. 2010eko maiatzean bere lehen maketa grabatu zuen taldeak, eta Asturiasko tabernetan (Blues & Deckerren musikaz gozatzeko lekurik egokiena) eta jaialdietan (Semana Negra, That’s All Folks Festival, 1º Festival de Blues Gijón Ruta A66 …) maiztasunez jotzen hasi zen, noizean behin Galiziara eta Leonera ere atereaz.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com