Bluestock

1 ekaina, 2012

Bi pauso Bluestock taldearen estreinako kantu bilduma da,
bluesa eta rocka ardatz dituen lan elektriko eta indartsua. Aurkezpeneko disko
guztiek bezala, lehen urratsak ematen ari den talde baten berri ematen digute
13 kantu hauek, baita lehen urrats horien sendotasuna erakutsi ere. Diskoa
kaleratu aurretik seikoteak eman dituen kontzertuetan jasotako harrera beroak
eta Euskal Herria Zuzenean jaialdiak antolatutako talde lehiaketen finalera
iritsi izanak hori baieztatzen dute.

 

Bluestock
2009an sortu zen Zarautzen. Aitor Badiola (gitarra eta ahotsa), Iker Urkiri
(gitarra), Beñat Santxez (baxua eta ahotsa), Maria Armendariz (ahotsa) eta Juan
Otegik (bateria) osatzen dute taldea. Horietako batzuek badute eskarmenturik
musika munduan, esate baterako Arima Beltza, Pariak Bai, Vanpopel, Betiko
Kontuak eta Jikuri taldeetan ibilitakoak baitira.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com