CAPSULAren lehen diskoak ber-argitaratuak

18 ekaina, 2012

Hirukotearen hastapenak ezagutzeko
aukera, bere garaian Bowie-ren Space Oddity”ren munduarekin lotu eta “Beatles
galaktikoak” bezela izendatuak izan zirenak. Orduan, Pescado Rabioso eta
Almendra moduko taldeen eragina izan zuten. Azken honen kantu baten
bertsioa ere (Color Humano) gehitu dute bonus-track moduan “Sublime”
diskoan. 

Geure belaunaldiko zuzeneko talde
onenetako bat bihurtzeko egitekoa ondo baino hobeto eraman du aurrera
CÁPSULA
taldeak. Nola Europan hala Amerikan hamaika goraipamen jasota, hirukote
nekaezinak psikodelia noise bolada zakar baten gisara igarotzen ditu hesiak,
punk osteko indar ilunarekin eta garajeko rockaren jatorrizko orroekin.
Zuzenekoetan oso indartsua izanik, The Stooges, Sonic Youth, The
Birthday Party eta Comets on Fire bezalako taldeekin erkatu izan da. Nekez
ahazten da Cápsularen zuzeneko emanaldi bat. Gitarren zurrunbiloak eta
kitzikapenak eztanda egiten dute erritmo bizien gainean, agertokian hamar
musikari ari balira bezala, une lisergikoak igarotzen ari balira bezala.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com