DEBAJAZZ : Goi mailako lehiaketa

27 otsaila, 2007


Martxoak 2, ostirala. 22:30

Paco Weht laukotea
Hiru musikari argentinarrek eta Valentziar batek osatzen dute taldea.
Paco Weht, Bartzelonan bizi den kontrabaxujole eta konpositore argentinarraren ibilbidean, jazza latinoamerikako musikarekin nahasten diren lanak dira nabarmenak, Buenos Airesen edo Europa Antonio Serrano eta Jose Reinosorekin batera.
Bere laukotean jazz garaikidea eta doinu folklorikoak nahasten ditu, latin-jazzera hurbilduz.
Paco Weht kontrabaxua Alejandro di Costanzo pianoa
Mariano Steimberg bateria Santiago de la Rubia saxoa

Vila 5

2006an osatutako taldea. Albert Vilak konposatutako piezak jotzen dituzte. Hau, Bartzelonan jaioa, 12 urterekin hasi zen gitarra joten eta blues, rock eta funk eremuetan aritu ondoren jazzean murgildu zen 1999ean Taller de Musics-en. Ámsterdam-en bost urtetan aritu zen bertako kontserbatorioan eta bertan Jesse van Ruller eta Maarten van der Grinten, Kurt Rosenwinkel, Seamus Blake, John Scofield, Pat Metheny, Jack Dejohnette, Danilo Perez… moduko musikariekin ikasi eta harremana izan zuen. 2005ean New Cork-eko “Manhattan school of music” ikasi zuen eta iaz bere jaioterrira bualtatu zen, bere ibilbide profesionala bertatik zuzentzeko.
Albert Vila guitarra Enrique Oliver saxo tenorea Roger Mas pianoa
Tom Warburton kontrabaxua Marc Ayza bateria

Martxoak 3, larunbata. 22:30
Euskal Herrian, Musikene inguruan eratu diren bi taldek joko dute

Ultima Hora
Penintsulako toki desberdinetatik eta Donostian bizi diren bost musikarik osatzen dute taldea.
2006tik aritzen dira elkarrekin eta bere konposaketa propioak sortu eta joten dituzte zuzenean, gutxi batzutan beste konpositoreen moldaketak landuz.
Iñaki Rodriguez saxo tenorea Roberto Pacheco tronboia Xan Campos pianoa
Luisa Brito kontraxua Hilario Rodeiro bateria

**Organik´s**
Talde honek 2006an sortu zen, Dinamic trio, talde bereziaren (gitarra, bateria eta Hammonda) luzapen naturala bezela. Hasieratik taldearen asmoa garbia izan zen : jazz eta bluesaren bidetik gaur eguneko musika moxdernoaren bideetan urratzea, errepertorio propioa eginez.
Taldeko partaideak, estilo desberdinetako goi mailako musikariekin lan egin izan dute ( Iñaki Salvador, Mikel Andueza, Búster, Ortophonk, Marea). Guztiak dira –edo izan dira- Musikaneko ikasleak eta gaur egun musika irakaskuntzan ere aritzen dira.

Fredi Pelaez Hammond organoa Juanma Urriza bateria Mikel Romero gitarra
Julen Izarra saxo tenorea Jose Gallardo saxo altoa


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com