Magnolia Route

28 otsaila, 2014

2014an 10 urte egingo ditu Travellin’ Brothers taldeak bere musika ibilbidean, eta Magnolia Route errepidearen metafora gogoan, Nashville, Memphis eta beste hamaika hiri eta hotsetan barrena, Chicagotik New Orleanseraino eramango dituen beste musika bidaia bati ekin dio taldeak. Bidaia sustrai afroamerikarreko musika osoan barrena, bidaia hamarraldien arteko denboran.

 

 “Magnolia Route” aurkezten digu seigarren diskoan, taldearen proiektu handinahiena, erabateko heldutasuna iristen duen lana. Bertan jauzi estilistiko handia egiten du taldeak, beti bezala bluesetik abiaturik baina haren mugak artez eta dotoretasunez gaindituz.

 

30. eta 40. urteetako Big Bandek berezko zuten estiloko swing eta jazz topatuko ditugu “Magnolia Route” albumean, Mississippiko deltako hotsak, New Orleanseko jaia, Nashvilleko country soinuak, Memphiseko Stax Studiosen estiloko soul eta gospela, New Yorkeko Big Banden estiloko mambo ukitu latinoekin eta, nola ez, Chicagoko bluesa.

 

Azken buruan, bidaia aberatsa Rythm & Blues benetakoan barrena.

 

  

Anaia bidaideek jatorrizko 9 gai aurkezten dizkigute, eta behar bezala lagunduta azaldu nahi izan dute oraingoan.

 

Gai askotan beren Big Band geldiezinaren eskutik hartuta bidaiatzen dute; badira 3 urte talde honekin batean jotzen dutela, eta taldeak gero eta itxura hobea eskaintzen du, osoagoa, bateratuagoa. Era berean, luxuzko artista gonbidatu batzuk topatzen ditugu, esate baterako, Antonio Serranoren aho-soinua, Dan Cabanelaren ahotsa, Francisco Simónen gitarra eta Mikel Azpirozen Hammonda, gaietako batzuei eman nahi izan dieten ozentasunaren harira sortutako kolaborazioak.

 

Mundu erdia ibili duten oinarrizko formazioari uko egin gabe, seikotearen formatuarekin osatutako gai batzuk bereizten ditugu.

 

Azkenik, lan handi honen azken ukitu gisa, harritu eta zerbait berri ekarri nahian, Leioako La Kantoria abesbatza izan dute lagun soul eta gospel moldeko abestietan, 14 neska gaztek parte hartu dute haietan. Emaitza harrigarria da egiazki, Travellin’ Brothers taldearen beste dimentsio bat uzten digu agerian.

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com