DEPEDRO, azken hitzordua Euskal Herrian

1 apirila, 2012

Blues eta rock
espainiarraren jarraitzaileek ondo asko ezagutzen duten izena da honakoa,
Vacazul, 3000 Hombres eta Amparanoia taldeetako kidea, Calexico taldeko gitarra
jotzailea eta grabazio kopuru handian parte hartutakoa baita, musikari eta
ekoizle gisa. Jairo Zavalak urteak daramatza musikagintzan, baina orain
dela lau urte ekin zion bere ibilbideari bakarlari gisa, DEPEDRO aurkeztu
zuenean. Haren proiektu berriaren, Depedro, lana eman zuen argitara, izen
bereko titulua duen diskoa, Estatu Batuetan grabatua Calexicoren musika
euskarri zuela: ukitu latinoko diskoa da, mugaldekoa eta zitala, lehenengoz
entzunda ondo barneratzen eta mamitzen dena. Estreinako album honen
arrakastaren ostean, ‘Nubes de Papel’ albuma kaleratu zuen. Lan hau
Tucsongo Wavelab eta Madrilgo Pukalpa estudioetan grabatu zuen, eta aldean
luxuzko lagunak izan zituela esan behar dugu, esate baterako, Joey Burns, John
Convertino, Jacob Valenzuela eta Vetusta Morla. Gaiak landuagoak dira,
handinahiagoak, gogoeta egitera eramaten dituztenak, xehetasun osoz osatuak eta
zainduak dira. ‘Nubes de Papel’ lanak estatuko indie esparruko artista
esanguratsuenetako bihurtu du Depedro azken urteetan. Mugaldeko kutsu hori
galdu gabe baina, beatles doinuak aditu ditzakegu, baita The Velvet Underground
taldearen ‘What goes on’ gaiaren gospel bertsioa ere.

2011. urtean
zehar nazioarteko bira batean murgildu izan da Jairo Zavala, eta ia kontinente
guztietan izan da. Birritan izan da bira eskaintzen AEBetan, behin Los Lobos
mitikoekin batean eta bestean SXSW (Austin, TX) eta Chicago World Music
Festival jaialdietan jotzen. Era berean, Europa osoan ari izan da, eta bira
zabala eskaini du Alemanian, Italian, Suitzan, Austrian, Holandan, Belgikan….
gero Mexikora itzuli eta “Nubes de Papel” lana aurkezteko. Azaroaren amaiera
aldera Espainiara itzuli zen, munduan eskainitako bira Australian amaitu baino
lehen. Izan ere, Australian izan zen jotzen Urte Zahar gauean, bira, emozio eta
emanaldiez betetako urteari amaiera emateko. Nazioarteko bira honi 2012ko
udaberrian eman dio amaiera NUBES DE PAPEL LParen zikloari ere amaiera ezin
hobea emateko. 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com