ez dute dixieland egiten

20 martxoa, 2013

Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko kideekin 2006. urteaz geroztik ari dira lanean. Euren zuzenekoetan musika bizia eta organikoa
topatzen dugu, taldeko inprobisazio ugari, erraz kutsatzen den ongi pasatzeko gogoa, dantza…. haurrari, aitonari, rockerrari, b-boy-ri eta beste askori atsegin zaion
musika… zentzuzkoa kontuan badugu egiten dutenaren jatorria komuna dela gure garaiko musika gehienarekin!

 

Honako hauek dira BBBB taldearen iturriak:  Dirty Dozen brass band, Rebirth brass band, Hot 8,  Charlie Mingus, Mahalia Jackson,
Curtis Mayfield, De la Soul, Ornette Coleman, The Meters, The Jazz Messengers….

 

Hamaika agertoki eta kaletan jo dute, Jazzaldietan eta kaleko taldetan, baita herriko jaietan ere. Zordun diren brass band taldeen izpirituarekin diote “mota
guztietako ekitaldietan jotzen dutela”. Beste batzuetan gai dira besterik gabe furgonetara igo eta aurrez abisatu gabe edozein tokitan azaltzeko, edozein
hiritako kaleetan jotzeko…

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com