TRAVELLIN´BROTHERS: Gabonetako Big Banda

15 azaroa, 2012

Lehen urratsa kantuak aukeratzea izan zen. Gabonetako kantuen tradizioari zerbait berria ekarri nahi zion taldeak, eta argi zuen AEBetako klasikoen ondoan Euskal Herriko kantuek ere tokia izan behar zutela. Eta haien artean ezagunena, zalantzarik gabe, Olentzero da. Ikuspegi berritzaile batetik egindako bertsioa osatu du Travelling Brothersek, dantzarako swing erritmoaz hornitu du eta big band moldaketa zoragarriekin apaindu du.

Horrela dozena erdia kantu grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan eta abenduan hasiko dira zuzenean aurkezten. Hona hemen data batzuk:

–         Abenduak 6, Hondarribia:

–         Abenduak 14, Sopela

–         Abenduak 19 Bilbo

–         Abenduak 20, Miranda de Ebro

–         Abenduak 21, Aranda de Duero

–         Abenduak 23, Leioa

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com