GABY JOGEIX zuzenean

21 urtarrila, 2010

Blues, groove eta zerbait gehiago da Gaby Jogeixek bere ekitaldietan eskaintzen duena. Bere perkusio estilo indartsua gitarran eta lap steelean, bere moldaketen indarra, show-ra hurbiltzen da, hain musikari gaztean zoragarriak diren giro eta gogo aldarteak sortuz. Rythm & Blues-etik, funk, eta 12 konpaseko Blues gaietara, houserock garbitik pasatuz, Gaby Jogeix besarkatu egiten ditu bere konposizioak eta bere

musikarien talentua. bere eskuetan Bluesa ez da batere aspergarria, ezta antzinakoa gertatzen!

Beti izan ditu gustuko sliderrak, Elmore James eta Ry Cooderrekin hasi eta Houd Dog Taylorrekin buka. Eta bi urte daramatza lap steel gitarra lantzen. Sakon aztertu ditu gospelen steelerrak, Campbell Brothers, Aubrey Ghent, edo Sonny Treadway, esate baterako, edo Robert Randolph modernoena. Hortik dator wahwah pedalarekiko joera, “Slide it Down” bezalako gai batzuetan. Gero eta Gospel eta Blues zaharraren elementu gehiago sartzen ditu bere errepertorioan, eta STEEL THE BLUES bere azken diskoan badago horren froga hain zuzen ere. Aipagarriak  bere gaiak, eta baita, Saint James Infirmary-ren (Louis Amstrong) bertsio berriak ere; Jimi Hendrix-ekin ere ederki ausertzen dela.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com