GASTEIZ BIG BAND : Dantza egiteko eta ondo pasatzeko

8 uztaila, 2010

Jimmy Bidaurreta musikari ipurterreak (bere lanak argitaratzeaz gain ekoizle lanetan ere aritzen da) gidatzen du GASTEIZ BIG BANDa eta honako musikariek, besteak beste, parte hartzen dute bertan: Rodolfo Noriega, David Varas, Ana Isabel Bravo, Joseba Lamelas eta Pablo Ramos (saxoak); Gorka San Vicente, Diego Duque, Eneko Varona, Ernesto Coca eta Borja López (tronpetak); Juan Antonio González, Gonzalo Fdez de Larrinoa eta Raúl Loma (tronboiak); Mikel Merino (gitarra), Laura Ortega (pianoa eta ahotsa),  Junaum de Luca (kantua eta rapeoa), Mikel Foncea “Parrucho” (DJ eta scratching), Eneko Espino (baxu elektrikoa) eta Sergio López de Landache (perkusioa). Lehen disko luze honen grabazioan beste hauek ere lerrotzen direla: Ohiane Glez de Viñaspre, Viorica Ghertescu  eta Aitor Díez (Sonora Candela, Tumbaíto) ahotsetan, Natalia Mediavilla biolina joaz, Blas Fernandez baterian, Usue Zapata fluta txikiarekin  eta Mauri Sanchis Hammond B3.

 

Musikarien zerrenda ikusirik, taldearen izpiritu berritzailea ageriko geratzen da. Big Bandetan ohikoak diren musika tresnez gain (saxoak, tronpetak, pianoa, bateria, ahotsak… ) hain ohikoak ez direnak ere baliatzen dituzte: gitarra, baxu elektrikoa,  DJ-a, MC-a… Azken bi elementu horiek, disko jartzailea eta rap kantaria, hain zuzen ere, oso garrantzitsuak dira Gasteiz Big Bandaren musika kontzepzioan, rapari, scratchei eta musika elektronikoari bidea zabaltzen baitiete.

Beste aldetik, Jazzaren klasikoetatik (Count Basie, Duke Ellington, Charles Mingus…) edateaz gain, zinemako musikaren errepertorioa bere egiten du (Henri Mancini, Monty Norman…) eta jazzetik hurbil diren beste zenbait genero (funka, soula, musika afrokubatarra…) ere laztantzen ditu. Big Band handien klasikotasunaren eta asmo izan berritzaileagoen uztarketak talde berezia egiten dute Gasteiz Big Band.
 
Gau dantzagarrietarako disko ezin hobe hau duzu emaitza, izpiritu moderno batez era guztietarako nahasketak egiteko egokia: jazza, soula, herri musika, musika beltza. sustrai latinoak… dena trebeki osatua, ondo pasarazteko asmoz egina, nahasketa bitxi, berritzaile eta, beraz, guztiz interesgarri honetan.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com