Hartzazu koktela hauekin…

18 maiatza, 2010

Los Coronas taldeak “Flamenco” kantua hartzen du maileguan, Los Brincos taldearen gairik ezagunena, eta Mexikora eramaten du mugaldeko tronpetek lagundurik, Pardo-Krahe bikotearen sei hariei leku egiteko. “Take Five” da beste gaia,  Dave Brubeckek bere laukotearekin urte askoan famatu eta ezagun egin zuen jazzaren estandarretako bat. Madrildarrek hots berezia ematen diote gaiari, eta Paul Desmonen saxoaren ordez gitarren arteko solasaldi zoragarria nagusitzen da.

Biniloaren beste aurpegian The Hi Risers hirukoteak oraingo honetan B saileko gai zahar bat berreskuratu du , “Spark Plug” Four Teens-ek Challenge zigiluarentzat grabatu zutena, berrogeita hamar urte geroago ederki eguneratua. Rockpile taldekide handiak gogorarazten dituzte bigarren piezan,  talde haren “Stand by my baby” piezari ekiten dionean, modu indartsuan.

Hau guzti hau 10″-ko formatuarekin, azal bikoitz ederrarekin, Bunkergraphics estudioetan sortutakoa.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com