HOTSAK DANTZAN Bilduma eta erremixak

30 urtarrila, 2008


Lehen sorta honetarako hamar artistaren kantu bana hautatu ditugu, estilo ugaritakoak (rock, pop, trikitixa, hard-rock, Balkanetako musika…) eta salsa, latin jazz, ambient, hip hop edota bossanovaren eremu bero eta dantzagarrietara eraman, soinu zein ekoizpen aldetik Euskal Herrian antzekorik ez duen lagin bitxi, irudimentsu eta erakargarria osatuz. Tapia eta Leturia, UEK, Txuma Murugarren, Karidadeko Benta, Morau, Bide Ertzean, Rafa Rueda, Morau, Bide Ertzean, Kokein, Petti eta Sexty Sexersen kantu eder eta ezagunak beste molde batean emanak aurkituko dituzu, beste soinu ehundura batzuez apainduak (scratch-ak, sintetizadoreak, oinarri elektronikoak, sanplerrak), baina beti ere jatorrizkoaren esentzia errespetaturik. Soina mantentzen da, jantziak aldatzen dira.
Bonus track gisa, argitaragabeko bi kantu aurkezten dizkizu Hotsak dantzan-ek, Gaztelupeko Hotsakekoak ez diren artistenak: Deabruak Teilatuetan taldearen Behin eta berriz eta Maider Zabalegiren (Alaitz eta Maider) bakarkako lehen grabazioa, Itxarote horrek pop balada goxoa.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com