Hurrengo diskoa grabatzen ari da Bide Ertzean taldea.

30 uztaila, 2006


Grabatzen ari diren diskoa, besteak ez bezala oso-osorik beraiena da, hitz guztiak ere beraiek egin baitituzte.
Han eta hemen aurkitu dituzten testu, istorio eta abarretatik sortu dituzte letrak. Gerra usaineko letrak. Gerra hitzez osatutakoak.
Gainerakoan, sortze prozesua beti bezalakoa izan da : Melodien gainean lan eginda, lortu ondoren hura hitzez josi eta bukatzeko talde osoarekin burutu.
Abuztuan amaitu nahi dituzte grabatze lanak, eta irailean nahasketak eginda, udazkenean kaleratzeko prest eduki nahi dute, urrirako.
Beti bezala, Kaki Arkarazo teknikariaren partaidetzarekin.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com