Joserra Senperena : Ganbera musika hirukotean

14 abendua, 2012

Ganbera musika proiektua da. Zinerako musika idatzitakoak eta orkestrarako egindako moldaketek bultzatu dute urteetan pop munduan (Duncan Dhu, Diego Vasallo, La Buena Vida, Bide Ertzean edo Fito y los Fitipaldis) aritutako Senperena musika beste era batean sortzen. Doinuak hartzen du protagonismoa eta hiru instrumentuen arteko elkarrizketa musika klasikora gerturatzen da bai tinbreetan bai musikaren hizkuntzan. Doinu, armonia eta erritmo desberdinak badira, lirikatik abstrakzioraino, inongo aurreiritzirik gabe, musika egitea baitu xede bakarra, generoen mugak alde batera utzita. XXI. mendeko musika garaikidea, azken finean. Hirukotea osatuz goi mailako bi joleen partaidetza izan du : Xabier Gil biolinean eta Naiara de la Puente akordeoian.

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com