KARELEAN: Prejuiziorik gabe landutako rocka

22 otsaila, 2008


Pisu handiko kantuek osatzen dute Karelenean aurkezpen diskoa, entzunaldi bakoitzean arrastoa koxka bat sakonago uzten duten kantuak direnez. Hori da 56.Gelatik behin eta berriz entzutean azaleratzen den sentsazioa, hasberria ez den talde sendo baten aurrean egotearenarekin batera. Presarik eta beldurrik gabe eraikitako kantuak dira, bakoitzak bere izaera har zezan hazten utzitakoak, zenbat luzatuko zen kezkari tarterik utzi gabe(56. gelatik zortzi minutura heltzen da, in crescendo leun batek eramana…) Rocka dela esan dugu, baina ikuspegi ireki batetik, prejuiziorik gabe landutako rocka, non lekua duten bossanovak (Hotzikara), musika elektronikoak (Karelean), poesia errezitatzeak (Ezaren semeak) edota aire flamenko eta arabiarrek (Istanbul-San Fernando), besteak beste. Berriz ere, askatasuna da hitza.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com