KOKEIN TALDEAK KONTZERTU AKUSTIKOA DVD BATERAKO GRABATUKO DU

4 apirila, 2006


1999ko Urrian, beste hainbat taldetan aritutako musikariekin (Luther, Kukka, Kafha Ehun Kilo) eratutako taldea da KOKEIN. Eibarko lokaletan dagoen estudioan gaur egun aurkiezina den maketa bat grabatu zuten. Musika bere osotasunean ulertzen dute, mota konkretu batetatik baino askotatik edaten dutela argi utziz. Rock-aren ikuspegi berri batean murgiltzen dira lokalean kantak sortzerako orduan, 90. hamarkadako konposaketa gordinetatik hasi eta XXI. mendeko sofistikazioa lortu arte. 2002. urtea lanez eta ilusioz beterikoa izan sen taldearentzat, eta horren ordainsari taldearen diskografia estreinatuko duen 6 abestitako aurkezpen EPa izan zen. Horren ondoren 2004ko bukaeran Lotuta egon arren disko luzea kaleratu zuten eta gaur arte emanaldi ugari eskeini dute mota guztietako eszenatokietan taldea ederto sendotuz.
Oraingo honetan emanaldi akustikoak prestatu dituzte, euren orain arteko abestiei forma eta itxura berria emanez. Melodietan, konposizioetan eta instrumentazioan dira aldaketak inoiz baino biluziago agertuz taula gainean.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com