KRESALA dantza taldearen emaitza berria

27 azaroa, 2006


Bi ildo erabat desberdinetan garatzen dira koreografia anitzak. Batetik, talde mugimenduetan, izaerazko dantza erromantikoei hertsiki lotuak, talde bateko kide izatearen emozioarekin sortuak; bestetik, galtzearen sentipenean, bakarrik dantzatzen duen emakume batek adierazia. Lau bakarkako dantzatzen ditu, Amaia Zubiriak a capella kantatutako kanta lazgarriei jarraituz. Estilo proposamen desberdinak dira; baina batera aurkezten dira, eta zilbor-heste beraren harira dantzatzen. Koreografiaren tonua aldatu egiten da azkar, seriotasunetik azalekotasunera. Musika collage batean isurtzen da dantza, poema eder batzuek kulunkatuz; besteak beste, Bitoriano Gandiagaren poemek. Honelaxe dio horietako batek: Hau ez da irudipen bat, / hau ez da oroitzapen bat, / baizik sentimendu bizi bat.

Fitxa artistikoa:

Zuzendari artistikoa eta koreografoa: FAUSTINO ARANZABAL
Musika zuzendaria: IBON OTAEGI
Aholkulari artistikoa : GENE YURRE
Musikariak zuzendaritza : BEÑAT RALLA
Dantza irakasleak: AITZOL IRIONDO, IDOIA ARANA
Dantzari nagusiak : YULEN SOTA, ELI REZABAL, HARKAITZ ARDANAZ, MIRIAN PEREZ, HARITZ PEREZ
Dantza taldea: KRESALA DANTZA TALDEA
Jantziak: IDOIA IBARZABAL
Atrezzoa: JAVIER GARATE
Argiztatzea eta soinua: ERAGIN


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com