LAS MEMBRANAS+LOS CREYENTES+SARRIS ROCK &ROLL TRIO. BLOODY HOTSAK PARTY-Azaroak 17an Tunk Aretoan-IRUN

13 azaroa, 2007


Bloody Hotsak dotore jantzi da bere bigarren erreferentzia aurkezteko. Kasu honetan, banden arteko borroka, eta bigarren hau ospatzeko, gero eta ezagunagoak diren hiru banden artekoa, eskularrurik gabe, mozorrorik gabe. Hasteko, Sarris Rock and Roll Trio, Xabiren (Señor No) beste taldea, jatorri zalantzazkoa duten lagunek, esate baterako Count Bishops, Inmates eta Dr Feelgood taldeek emandako irakasgaiak plazaratuz. Horrelako hotsekin badakizu gaur gauean ROCK AND ROLL izango duzula ikusgai eta entzun gai. Trio Sarris eta No batera jardun ostean single hau osatzen duten bi banden txanda iritsiko da; singlea kalean da dagoeneko eta berau da jai honen arrazoi nagusia. Batetik, Los CREYENTES taldea iristen da, ruackanroll izeneko zomorroak burua janda duten bost morroik osatua: Fran Creyente bere fede itsuarekin eta hitz jario bereziarekin ari den artean, 50. urteetako punkei errepasoa ematen diote taldeko gainerako kideek, eta zure hezur rockeroak erritmo geldiezin batean ariko dira kontrabaxua, kaxa eta gitarraren menera; arima lagun hauei saltzeko prest dauden baldintza gabeak erakartzeko benetako liturgia bihurtzen dira talde honen zuzenekoak. Aurrean, LAS MEMBRANAS, hirurogeigarren urteetako talde britainiarren erritmo eta bluesaren zordun diren garaje-hotsekin eta sustraietan hain puruak ez diren baina jostagarriagoak diren amerikar taldeen hotsekin; halaxe jarduten du talde honek bere kontzertuetan, bere zuzenekoetan, eta egiazki urtuko zaituzte beren hots suntsitzailearekin. Izan ere, astero ari dira jotzen, jendea eroarazten, dantzarazten eta oihu arazten beterano hauek euren musika tresnak entxufatzen duten aldiro. Hauxe dute aurkezpen txartela, eta zalantzarik gabe talde honen eskutik etorriko dira lan gehiago datozen hilabeteetan. Hau guzti hau hilak 17ko, gauean, larunbatean, Tunk aretoan.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com