Soul musika zoragarria

19 urria, 2008


Musikariak gogotsu hasi ziren Little Miltonen Grits Ain’t Groceries kantuarekin entzulegoaren arreta segituan eurenganatuz, New Orleanseko funka inguratu zuten I Thank You Sam & Daveren kantuarekin, luze gabe ahotsak bildu zituzten (Aretha Franklinen Chain Of Fools), jendearen partaidetza eskatu zuten, Otis Readingen the Fa fa sad song) eta Hard to Handle kantuekin gailurra lortu zuten, ondo atera zitzaizkien soularen iparralderanzko txangoak (Martha & The Vandellasen Nowhere To Run), James Brownen izpiritua ere bertan zegoela.
Bi zatitan izan zen kontzertua tartean tragoa hartzeko etena eginez. Entzulegoa pozik eta irrifartsu beteta zegoen aretoan.
Bigarren partean berriro ere beren onena erakutsi zuten. Wilson Picketten In The Midnight Hour entzuten hasi zen ordurako jaia bete betean zegoen, Munstang Sally eta Mr. Pitiful kantuekin jendea mugimenduan hasita zegoen, ez zuten huts egin gai zailetan, rocka jo zuten ( Al Green handiaren Take Me To The River) eta bukatu baino lehen Rare Earth taldeak ezagun egin zuen Get Ready kantuaren bertsioarekin harritu gintuzten. Berriro atera behar izan zuten Land of 1000 dances ezagunarekin bukatzeko.
Taldea trinko aritu zen hiru kantariak tartekatuz, morroskoa atsegin eta hiztun. Bederatzi musikarien artean Alan Parkerren filmean agertutako bi ziren –gitarrajolea eta bateria- , oso ondo euren lanean; base erritmikoa indartsu, hammond soinua eta haizeak trebeak beren lanean.
Dantza egon zen taula gainean eta behean, teknikariak eta bertako langileak ere harrapatu genituen horretan. Soinu akatsgabeak ederto lagundu zuen.
Horrelakoak izango balira berbenak, plazak beteta izango genituzke herrietan. Zapatu normala izan behar zena sekulakoa bihurtu zuten irlandarrek. Bertako paisaia eta janariarekin disfrutatu zuten eta guk euren musikarekin. Aje barik


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com