The California-Honeydrops

13 martxoa, 2012

Talde honen emanaldietan nahasi egiten dira erritmo eta musika
tresna tradizionalak (ikuzteko ohola edo Soul Tub delakoa esate baterako, hari
bakarreko kuboari loturiko haga, aspaldiko garaietan kontrabaxu modura
erabilia) taldearen berezko musikarekin, ikus-entzuleak euren jarlekuetatik
altxaraziz eta dantzaraziz.  2007ko
azaroan osatua, The California Honeydrops taldea luze gabe egin zen ezagun
AEBetako mendebaldeko kostaldeko blues berriaren esparruan. Taldearen hotsetan
nabarmentzekoak dira ahots harmoniak, haize musika tresnen moldaketa dotoreak
eta New Orleanseko sakonenean murgildutako sekzio erritmiko bikainak. Talde
honek berehala lortu zuen San Frantziskoko Badia aldeko blues talde onenaren
izena. AEBetan eta 2009. urtean zehar Soul Tub! lehenengo albuma aurkezteko
bira egin ostean, Europan lehorreratu ziren Spreadin´
Honey
lan berria zuzenean aurkezteko. Aurreneko bira eskaini eta gero, New
Orleanseko kaleetako erritmoarekin eta alaitasunarekin itzultzen da The
California Honeydrops
taldea.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com