The Rockin´Johnny Band

6 otsaila, 2012

West Side Chicago Blueseko errege berria da Rockin Johnny. Haurra zenetik ikasi du handiengandik. Haren karrera puntu gorenean zegoenean, mundu guztiak zuen hura hizpide, eta gitarra jotzaile zen Delmark-en (Chicagoko Blues diskoak kaleratzen dituen konpainia nagusia azkeneko 50 urteetan), desagertu egin zen agertokietatik 10 urte baino epe luzeagoan… Oraintxe itzuli da Rockin Johnny eta biran ari da.

Rocking Johnny Tail Dragger, Sam Lay (Howlin Wolf taldeko bateria jotzaile mitikoa), Jimmy Burns, Jimmie Lee Robinson eta beste talde askotako kidea izan da.

Estatu Batuetako Blues gitarra jotzaile onenetakotzat hartua da, eta haren musika erreferentziak eta gitarra jotzako modua 60. hamarraldiaren hasierako Chicagoko bluesaren moldeari dagozkio nagusiki.

 http://www.rockinjohnnyband.com

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com