The Wet band: diskoa eta bira

3 martxoa, 2010

Talde heze hau Mutrikukoa da, kostaldekoa, baina likidoa eta hezetasuna berezkoak ditu, betidanik iraganeko eta gaur egungo estilo askotaz erraztasun handiz ‘bustitzeko’ gai izan delako. Eta haratago joan da, gainera, tendentzia horiek guztiak xurgatu eta bere azal propioa egin duelako, aldi berean gogorra eta xamurra dena.

2007ko neguan, Mutrikuko rock taldeen entsegu lokalak estreinatzearekin bat, sortu zuten The Wet Band. Aurretik beste bi proiektutan heavya eta rock progresiboa lantzen ibilitako Endika gitarra jotzaileak elkarrekin zerbait egin nahian zebiltzan Iñigo baxua eta Aitzol bateria hasi berriak ezagutu zituen. Praktikatzeko eta dibertitzeko, lokalean Led Zeppelin, Metallica, Skunk Anansie, Nirvana eta beste talde batzuk bersioneatzen hasi ziren. Halako baten, abeslari baten premia zutela ohartuta, aurretik talderik izan ez zuen Ainara ezagutu zuten, izugarrizko aurkikuntza bilakatu zena.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com