TRES HOMBRES boskotearen erritmoak BERGARAN

11 maiatza, 2005


Hasiera batean hirukote izanik ZZ TOP taldearen disko batetik hartu zuten izena euren gustuko kantuen bertsioak egiteko.
TRES HOMBRES ,Vacazul taldearen partaideak dira eta elkarrekin edo banaka grabaketa eta talde
askotan parte hartu izan dute, Amparanoia, Sex Museum, Deluxe, los Coronas, El club de la comedia , Los Reyes del KO…
Our favorite songs izan zen estreineko diskoaren izenburua eta bertan propio aukeratutako beltz kutsuko 11 bertsio jasotzen ziren.
Bigarren emaitza Sessiones 224-226 izan zen eta bertan inoiz baino dantzagarriago, MC5, Miles Davis, James Brown, Rufus Thomas, Led Zeppelín, Elmore James, ZZ Top, Grant Green eta Bob Marley moduko musikarien errebisioak egin dituzte. Guztia funk, blues ,soul, acid-jazz, rock eta Tres Hombres, euren estilo pertsonaletik pasatakoak.
Egun, hirugarren diskoa prestatzen ari dira.
PARTAIDEAK :
Jairo Zavala gitarrajotzaile zehatza eta kantari esanguratsua
Antonio -Pax- Alvarez jazz, blues eta rocka jotzen luze aritu den bateria
Javier Vacas baxujotzaile indartsu eta polifazetikoa (beti errepostuko sokak gainean eraman behar)
eta seikotea osatuz :
Gautama del Campo saxoak
Norman Hogue tronboia


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com