TXUMA MURUGARREN : MARJINALIA han hemenka

3 apirila, 2008


2000. urtearen atarian bakarkako lehen diskoan hezurdura ipini ondotik, bere kantagintzaren gorputza osatzen, haren forma bihurritzen, adarrak eransten, azala eraldatzen aritu da Txuma Murugarren hurrengo lan bakoitzean. Eskema eta estetika finkoetatik ihesiz, etengabeko metamorfosian dagoen sorkuntzaren alde egin du Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak. Bide horri uko egin gabe, MARJINALIA, bere bosgarren diskoa, orain arteko bilakaera horren sintesi gisa uler daiteke, bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria… Baina Txuma Murugarrenen ibilbidea jarraitu duenak badaki soinuari ertzak bilatzeko haren kemena, eta bere azken kantuek ere badute hortik.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com