UEK talde berria, disko berria

22 urtarrila, 2006


Askok ezagutuko duzue Keu Etsaiak banda lekeitiarreko gitarra jolea izan delako edo Psychophony bezalako taldeetan esku hartu duelako. Horren ondoren beste hainbat proiektutan aritu da eta Fjord taldearen fundatzailea ere izan zen. Dena den azken urteetan bere egitasmo pertsonaletan ari da murgilduta UEK izenpean.
Berak konposatutako hiru lan instrumental kaleratu ditu hiru urtetan eta oraingo honekin hirukote berria osatu du Jon Gurrutxaga eta Mikel Arakistainen laguntzarekin.
Otsailean kaleratuko da disko berria eta martxoan hasiko dira kontzertuak ematen. Eta ez nolanahikoak¡¡


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com