VICTOR ANEIROS banda: Galiziako arima beltza

26 martxoa, 2008


Gitarraren keinuetan Victorren lagun zaharrak eta maisuak antzematen dira, bereziki Rory Gallagher eta Jimi Hendrix, azken hau Crosstown Traffic eta Spanish Castle Magic gai gogoangarrien hots jasetan islatua.
Eta hau guzti hau Victorrek alboan izan ohi dituen musikarien oinarri sendoaren gainean eraikia; Marcos Sánchez bateria-jotzaile eta Xacobe Martínez baxuan. Eta Manolo Gutiérrezen pianoaren kalaka zintzo eta jakintsuarekin, Victorri erantzuten, ur gazizko tantak isurtzen, gitarra zipriztintzen.
Heroe Secreto lanak beste aukera bat ematen dio Galiziako arima duen musika beltzari. Honakoa Ferrolgo musikariak kaleratutako lau diskoetan onena izango da seguruenik, koherentea baita hasieratik amaierara arte.
Bertan maisulan txikiak aurkituko dituzue


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com