ZIZURKIL: VII BLUES MUSIKAREN JAIALDIA

24 otsaila, 2009

Otsailak 27, ostirala. Atxulondo kultur etxean. 17:30
Kontzertu didaktikoa (bluesaren jatorria, kantaera, eragina, historia, instrumentuak, abesti esanguratsuenak…). BELCEBLUES taldeko partaideen eskutik

Otsailak 28, larunbata KONTZERTUAK
23:00 Atxulondo taberna BELCEBLUES (Euskal Herria)
Country, jazz eta rock taldeetan jorratutako hiru musikariek osatzen dute banda hau. Doinu guzti horien sustraietan murgildu dira, bluesa are gertuagotik ezagutu, sentitu eta euskaraz zabaltzeko gogo biziz. Besteak beste, 70eko hamarkadako klubetako giroak gogoratuz.
00:15 Egarri taberna BIG MAMA MONTSE (Katalunia)
Gitarran du abiapuntua bluesak, aho-soinuarekin sendotzen da ondoren, danborren larruan burrunba eginez gero… antzinako indarrarekin ahotsari leku egiteko. Big Mamak interpretatzen du bluesa musikari bikain bi alboan dituela.
01:30 Aurrera taberna BLUEDAYS (Valladolid)
Bluedaysen estiloan nagusi da Texasko banden hotsa, dotoretasuna eta erritmo oinarri sendoa nahasten dituen magia berezi horrekin. Besteak beste, T-Bone Walker, Albert King, Johnny Copeland, Albert Collins, B.B.King eta Stevie Ray Vaughan bluesman handien eraginak jaso ditu taldeak, baita ZZ Top, Fabulous Thunderbirds eta Allman Brothers Band talde mitikoena ere.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com