XABALTXen laugarrena : SMS GALDUAK

4 ekaina, 2005


BERGARA Pantxoa -XABALTX- , Zuraiden sortua da, Lapurdin, eta gaur egun Urdazubin bizi da, Nafarroan.
Autore, kantu egile, interprete, olerkari eta irrati-esatari, bide zabalekoa da musikaren munduan : 1986an Mixu, Sustraia taldeko kantariarekin pop/folk lantzen zuen taldea osatu eta Euskal Herritik aritu zen bere errepertorioa zabaltzen. Minxoriak, Hertzainak eta Itoiz-en garaiak ziren
1990an Xabaltx-ek bere bakarkako ibilbideari ekin zion Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren. Ordutik, bere taldea osatu eta hiru disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa :
-XABALTX & H20
-Zalantzak
-Gau erdi pasa eta
Bitartean, Irlandan pasa izan ditu denboraldiak, bizitzen eta jotzen, beste batzuentzat kantuak konposatzen eta hainbat eszenatokietan emanaldiak eskeintzen.
Ekainean, beste musikari batzuekin batera zuzeneko emanaldiak hasiko da eskeintzen.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com