Zizurkil : VIII. BLUES gaua

23 otsaila, 2010

23:00  Atxulondo taberna  BILL LYERLY BAND  (AEB).

Bill Lyerly amerikarrak hiru hamarkada luze daramazki Countrya, Rocka eta Bluesa lantzen Ameriketan zein Europan eta  John Lee Hooker, Allman Brothers, Bo Diddley edo Steve Earle moduko izen handiekin partekatu izan ditu eszenatokiak  Iaz heldu zen bere azken diskoa Too Hurt To Cry besapean zekarrela eta azken garaian musikari euskaldunekin osatu du taldea. Gitarrajotzaile eta kantari beteranoaren jakinduria zuzenean.

00:15  Egarri taberna LOS GATOS BIZCOS (Madril)

Bluesa jorratzen hainbat taldetan aritu ondoren (Blue Perro, Juan Bourbon, Juan Scotch & Juan Beer, The Fritos…) Talde hau osatzen duten lau musikariek duela bi urte erabaki zuten Los Gatos Bizcos eratzea swing eta Rythm & Bluesaren bidetik. Laukoteak eskainitako kontzertuetan ondo erakutsi du bere balioa eta aurten kaleratuko dute lehen grabazioa. Taldekideek Buddy Miles, Bob Stroger, Bob Sands eta Peaches Staten moduko artisten musikari bezela aritu dira. Los Gatos Bizcos aurten Europan Eddie C. Campbell, Westside Chicago bluesmanak egingo duen birako taldea laguntzailea izango da. Zuzenean aspertzeko betarik uzten ez duen banda.

01:30  Aurrera taberna TRAVELLIN´BROTHERS (Euskal herria)

Travellin´Brothers talde bizkaitarrak duela bost urte erabaki zuen bluesaren bideak modu sendoan jorratzea. Red, Hot & blue da argitaratzen duten hirugarren diskoa eta bertan bluesa ez ezik, swing, funk eta soul dosiak ere entzun ahal dira. Hasierako boskoteari haize sekzioa gehitu zaio. Colin James, Freddie King eta Ray Charles koktelera batean sartuta bezela. Nekaezinak eszenatokian

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com