Raspa García Trio

Jorge Raspa Garcia erreferentea eta ezinbesteko figura bihurtu da urtez urte blues agertokiaren barruan pianoari dagokionez. Artista honek IMT musika eskolan ikasi zuen, bere prestakuntza musika klasikoaren eta jazzaren esparruan burutuz. Batez ere jatorri afroamerikarreko musiketan ibili da, bluesa eta jazza bereziki arakatuz, New Orleanseko musikaren eragin nabarmena erakutsiz bere The Tremendous bandarekin. 2015ean Boogie Woogie Voodoo argitaratu zuen, Raspa Garcia & the Crawfish izenburupean. Oso disko pertsonala izan zen, eta konposiziorako gaitasuna ez ezik, Standards Vol. I. saio honetan jarraitu beharreko ildo nagusiak aurreratu zituen.

Madrilgo Brazil estudioetan zuzenean grabatutako lan honek, Raspa Garcia bera pianoan duela, musika afroamerikarraren agertokian ospetsuak diren beste bi pertsona integratzen ditu: Antonio Álvarez Pax baterian (Vacazul, Tres hombres, Speak low, Los Reyes del K.O.) eta Francisco Lopez Loque kontrabaxuan (Bob Sands Big band, Grant Stewart, Steve Markus, Arturo O’farril), gehien kotizatutako musikarietako bi. Banda konfigurazio honek lanari soinu erreala, organikoa, artifiziorik gabekoa ematen dio, izaerarik jatorrena berreskuratuz eta ezusteko atsegin ugari eskainiz lehen disko honetan.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com