Summer Camp Blues

10 

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

Berriz ere Mario Cobo ekoizlearen
eskutik bidean aurrera sustraien bila jarraitzen duen diskoa da “Summer
Camp Blues
“. Urtetan zehar lan handia egin eta gero, Xavi Malacarak (ahotsa), Toni Wilsonek (gitarra), Salva “Jokerrek” (bateria) eta
Maxi Moscardik (baxua) abesti sorta
gogoangarri bat erregistratu dute disko honetan; musika eragin ezberdinak
azaleratzen dituzte abestiek,  eta
eskutik hartuta bidean aurrera jarraitzen dute jatorrizko konposizio guztiak
apaintzen dituen poesia eta bluesaren klasikoei egin beharreko omenaldia batera
hartuta.  

Bluesa jariatzen duen piano bat entzuten da “The Bride” gaian,
baita Wilsonen gitarraren moldaketak eta doinuak ere, countryaren kutsuz
beteak, eta horiek nahikoak dira Malacarak galdutako apustuei eta maitasun
hauskorrei hitzak jarri baino lehen abesti handi baten aurrean gaudela
jakiteko. “Rats” gaia countryaren moldeetara lerratzen da, eta
“Black Swan” mugaldeko soinuak hogeigarren urteetako “Trouble in
mind” blues klasikoari ematen dio bide, bandak shuffle moldean azkarki
moldatua; gai honetan aipagarria da Wilsonen gitarraren country estiloko marka.
“Almost blues” gaia Malacarak idatzia da, aparta da bandak eskaintzen
duen giroa, blues iluna eta etsia. Eta gai horrek Bluesaren beste klasiko
batera garamatza, “Highway 49” ezagunera, hori bai, Howling Wolfen
irazkitik igarota, Wilsonen slide guitar lagun. Malacarak makurgune bat
marrazten du abesti bakoitzean, istorio berri bat alde ilunetik ikusirik
“Enemies” harribitxi txikian, hamaika ñabardura dituen “Summer Camp Blues” ezin
sailkatuzko gaian eta betiko musikatik agian urrunen dagoen baina inolaz ere
abesti aparta den “Fishbowl” gaian; abesti horiekin guztiekin bere
unibertsoa sortzen du, unibertso zinematografikoa ia, soilik talde handi batek
egin dezakeen moduan, bere soinuarekin, betiere iparramerikar musika
tradizionalera eramaten gaituzten musika eta eragin ugariak sakonetik ezagutzen
dituztela agerian utzirik. “Walking Blues” klasikoaren moldaketa
batek ematen dio amaiera disko honi.

 Talde handi
batek apailatutako abesti handien bilduma da “Summer Camp Blues“.
Betiko musikatik abiaturik bluestik, countrytik eta folketik edaten du.
Abestiok galtzaileak eta bihotz minduak dituzte hizpide, leku orotara eta aldi
berean inora ez daramaten

 

Disko mota: CD