Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

David Sancho

26 uztaila|12:30 pm-3:00 pm

David Sancho (teklatuak), Marta Mansilla (flauta), Jesús Caparrós (baxu elektrikoa), Amara Ríos (biolina), Borja Barrueta (bateria)

X. JazzEñeren barruan iritsiko da David Sancho 59 Jazzaldira, Mind in Progress lan berriaren aurrerapena eskaintzeko. Udazken honetan aterako den proiektu erakargarri honek Jazzik tradizionalenarekin uztartzen ditu rocka eta hip hopa. Album honek estetika klasikoak eta soinu garaikideak bateratzen dituzten talentu gazteen artean kokatuko du David Sancho, besteak beste Smora Pinderhughes eta Jacob Collier figura garaikideen bidetik.

Gaztea izan arren, pianistak lau album argitaratu ditu dagoeneko, eta konposiziorako duen moldakortasunak eraman du Jorge Pardo, Rosario La Tremendita edo Sharif raperoa bezalako artistekin kolaboratzera.

Xehetasunak

Data:
26 uztaila
Ordua:
12:30 pm-3:00 pm

Egoitza

Donostia, Victoria Eugenia antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com