Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Mikel Gaztelurrutia Trio

4 maiatza|8:00 pm-11:00 pm

Marratik abiatuta hartzen du bizia mihiseak, nota batek isiltasuna hausten du ezezagunean barrena ausartuz, eta artistaren pultsiopean, ez zena zentzua izatera dator. Itzalean txandakatzen diren argiak elkarren osagarri kontrakartzen dira, izateko eskubide ukaezina baliatuz. Beltz eraldatuek eta zuri naturalek, tonuek eta tonuerdiek, ebanoek eta boliek kontrakarraren metafora ospatzen dute piano baten teklen gainean jazz musikaren muin unibertsala adierazten jarraitzearren.

Eibarren (Gipuzkoa) jaioa, Mikel Gaztelurrutia pianoan lizentziaduna da Bartzelonako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Bartzelonako Taller de Musics-en bete zuen piano jazzaren prestakuntza. Irakaskuntzaren arloan ibilbide luzea egin izanaz gain, bere karrerak etenik gabeko jarduera du konpositore eta moldatzaile gisa, baita hainbat proiekturen zuzendari eta sortzaile gisa ere, hala nola Mikel Gaztelurrutia Trio, The New Jazz Voices Ensemble, Brazilian Sextet eta YO! ikuskizuna Becky Sigel estatubatuar koreografoarekin batera. Black on White hirugarren lan honekin ibilbide bikaina egin du, eskarmentu handiko bi musikariren laguntzarekin.

Alde batetik, Aritza Castro bateria jole barakaldarra, prestakuntza klasiko sendokoa, baita jazzaren esparruan ere. Jazzeko espezialitatean lizentziaduna da Musikenen, eta Madrilgo Sormen Musikako Eskolan egin ditu ikasketak. Artista eta talde askorekin lankidetzan aritzeaz batera, 2017an bere proiektu pertsonala finkatu zuen, Aritza Castro Project, Familia izeneko lanaren edizioarekin.

Bestalde, Javier Callen kontrabaxu jole aragoiarra izan du lagun Mikel Gaztelurrutiak lan honetan. Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorian lizentziatua, menta handiko musikaria dugu. Bere bilakaera zabalaren ondorioz, estudioko grabazio askotan hartua da parte eta hainbat artista eta proiekturekin kolaboratu du.

 Black on White asmo aitorpen bat dugu, egileak bere buruarekin eta bere sormenarekin duen konpromiso hautsezina. Trazu irmo eta ausartarekin, bere manufakturako soinu polikromien benetako katalogoa erakusten digu Mikel Gaztelurrutiak. Moldaketak, ekoizpena, edizioa eta baturatze lanak Areatzako Onan estudioetan egin ditu Josue Pascual soinu teknikariarekin, jazz inprobisazio oihalaren gainean.

Everyday life bihurri eta ezustekotik Rhodes pianoan deszifratutako Night Hunter-en gaueko paisaietatik igaroz, Sting-en Tea in the Sahara zaharberrituan erakusten dituen erritmoaren taupada zein konponketa ederretaraino, Mikel Gaztelurrutiak sormenaren aukera amaigabeak gogorarazten dizkigu bere bandarekin, Moon flower edo Doors konposizio argitsuetan izandako eragin ugarietatik abiatuta, une errepikaezinak emanez Roadless travel-en kolore eta forma anitzen bidez, Heldu batentzako sehaska kantua-ren inguruak fintasunez profitatuz –bere aitonari eskainitako konposizioa–, Mikelek pianoan bakarrik exekutatutako Parentesi bikainarekin amaitzen duela.

Black on White ohar baten atzean ezkutatzen den metafora dugu, eta haren kontrakarra isiltasuna da. Ezustekoaren bila dabilen eta kontrakarrekoarekin osatzen den marra bat mihisearen gainean. Ebanoa eta bolia, beltz aldatuak eta zuri naturalak, tonua eta erdi-tonua, tentsioa eta askapena, baina batez ere Mikel Gaztelurrutia artistak bere buruarekin eta artearekin duen konpromisoaren eta printzipioen adierazpena da Black on White.

Xehetasunak

Data:
4 maiatza
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Eibar, Coliseo antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com